XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARBONA

Andereseroraenean erakusketa eder bat

Bost artixten obrak ikus ditazke agorrilaren 31 arte.

Huna zoin diren margolan, zeramika, liburu apaintza eragileak: Killy Beall, Marie France Casaubon, Irene Darget-Bastien, Gaampeuml;lle Mersch, Ana Maria Sorozabal.

Ikus ditake ere, Charles Bergara famatuak mizpir ondotik haste eraikitzen dituen makila miresgarriak.

Bestalde, argazki andana baten bitartez, emanak zauzkigu xeheki, euskaraz eta frantsesez, argitasun guziak.

Erakusketa zabalik da asteazken eta ostirale aratsaldez, hiruetatik goiti, larunbat eta igandetan hamarretarik eguerdi arte eta hiruetarik bederatziak arte.

Janari herrikoien aurkezte eta jasta datorren larunbat eta igandean.

Andereseroraeneko aintzinean iraganen da, laborari gazteen batasunak apailaturik.

Jasta ditazke ardi gasna, xerriki, ttoro, arrain zopa, ahate urineko edo ginarriki, etxe pastiz, ezti, sagardo, txakolin eta abar.